XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zoratu egiten nau beti gau izartsuak, eta maizago ezin ikusteak nazkatzen nau.

Uritik beretik, gañera, ez da ezer ikusten zerukorik sasi-argien artetik ezpada....

Onetxek galerazten nau batipat.

Gañera, zer da gizonaren begi utsak ikus dezakeana? Gutxiegi, zoritxarrez.

Nik ez dut ortarako tramankulurik batere; eta, ain zuzen ere, interesanteena ezin ikus dezake gizonak teleskopioaren laguntzarik gabe.

Argatik, aal dezakedanean, astronomiari buruzko liburuak irakurri oi ditut, edo zeruko fotoak poliki ausnartu.

Eta aste berean itzaltzen zaizkit nere katramillak edo kezkak; ezpaitago-zerua bezelakorik gizonaren arima lasaitzeko.

Etsipenezko pakea da, nunbait, pake etsia, alegia, federik ez duan orrekiko: ain da mundua eskerga, larria, baztergabea eta asma-eziña.

Siñistunarekiko, ordea, eusle eta pozgarri.

Biontzako deuseztatzalle.

Zer ari gera ba emen, gizajook, kako-makoetan?.

Zer da munduan gure biziera?.

Zer ajola, irakurle, zu ta ni biok gure Galaxiari?.

Galaxia delakoan dago gure Eguzkia, eta beste izar guziak bezela jiraka ari da ere.

Ba al dakizu apika zenbat urte bear dituen gure eguzkiak bere urte-nagusi ori egiteko?.

Berreun ta ogeitamar milloi urte!.

Zer dira, ortaz, eun urte? Zuri erantzuna.

Eta, izan ere, zer da gure Galaxia ori?.

Eguzkia bezelako izarrak millaka ditu, milloika; eta auek ere, seguru asko, izarbelak lagun mugitzen dira.

Zer ote da, beraz, gure Lurra?.

Puntuxka bat Galaxian.

Multzutasun kontagaitz ortan puntuxka batean ari gera gu, nora eldu ez dakigula.

Eta, alaz ere, gure Galaxia ori ez da asko.

Dozenaka daude gurea bezelako galaxiak, millaka obe, multzo ikaragarritan alkarturik; eta galaxia-multzo auetxek ere, berebat, multzoen multzotan....

Zer tarte dago, esate baterako, gugandik Hydra-multzo bateraiño? Argitan 1.100 milloi urte!.

Ots, 10.000.000.000.000.000.000.000 kilometro...

Gaur jaso dugun iduri orrek milla milloi urte ditu.

Besteko, Hubble`ren legea dakienak badaki galaxia orrek, eta alaber beren multzo edo galaxia-mordoak, ikaragarri azkar ari zaizkigula urruntzen; eta berdin ere beren artean.

Hydra'ko orrek berak, konparazio batera (pizkorrena, urrutiena baitago), 61.000 kilometro betetzen ditu segundu batean!.

Zer ari gera gu?.

Zer gera? Auts-pits bat? Demagun.

Bistan da arrokeriak ez bestek ezin arro gaitzakeala.

Eta, zer da, irakurle ori, gure illarkume edo illargi-ume ospatsu ori?.

Illargiraño edo Zentauroraño ba ginjoaz' ere, zer?.

Galaxian bertan geldituko giñake alarik ere.

Eta argiaren laisterrean abia al ba gintez ere, zer?.

Gure Galaxiatik ateratzen millaka pasako genituzke urteak.